miércoles, 14 de enero de 2009

EAJ eskolak euskalduntzearen aurka

Albistearen iturria: http://www.berria.info/paperekoa/iritzia/2008-09-06/004/001/EAJ_eskolak_euskalduntzearen_aurka.htm

" Aurten, hezkuntzan irail beroa izango dugula dirudi, Euskal Curriculuma eta Euskal Unibertsitatea bezalako proiektuak hezkuntzaren iragana eta bereziki geroa aldatzeko sortuak edo sortzear baitira. Hala ere, badago iraganean bizitzera kondenatu nahi gaituenik, Espainiaren handitasuna edo Frantziaren askatasun handiaren historian, euskara eta euskal kultura historian galdu daitezen ahaleginek hor baitiraute. Hor dira oraindik indarrean hizkuntza eredu glotozidak (euskara desagerrarazteko pentsatuak) eta aurten Hego Euskal Herrian 'Educación para la ciudadanía' ( Espainiar Konstituzioaren balioak transmititu, monarkiaren demokratikotasuna azaldu, etab). Horretaz gain, EAEn 'Educación para la paz' delakoa estreinatuko da (edo ikasleek filmeko onak eta gaiztoak bereizten ikas dezaten ikasgai berria).

Udan, normalean hezkuntza munduak oporrak hartzen ditu; aurten, aldiz, batzuek oporrak baliatu dituzte hezkuntzan eta bereziki EAEko hezkuntza sisteman (Espainiako hezkuntza sistemaren baitakoa, ez ahaztu) egiteko omen den aldaketa bat zapuzten ahalegintzeko. PP eta PSOE, El Correo eta Diario Vasco etengabe aritu dira, Tontxu Camposek aurkeztu behar duen Hizkuntza Ereduen Politika gainditzeko proposamenari erasotzen. Ez dute, euskara eta gaztelania EAEko ikasle guztiek ezagutzea begi honez ikusten, proposamenak dioen moduan; euskara ardatz, ikasgaien %60 gure hizkuntzan ematea gehiegizkoa iruditzen zaie. Eta uste dugu horrek ez duela herri honetan ia inor ezustean harrapatu, euskararen etsai amorratuak izan direnak, gauetik egunera euskaltzale ez baitira bilakatuko.

Hori bai, EAJk Tontxu Camposek aurkeztu dien proposamenaren gainean hartu duen jarrera lotsagarria da. Hasteko, Hezkuntza Sailak idatziz soilik EAJri eta Ezker Batuari aurkeztu dien proposamena El Correo Español-era filtratuz. Zein helbururekin filtratu zuen EAJk dokumentu pribatua egunkari espainiarzalera? Hezkuntzan euskarak bizi duen zapalkuntzari irtenbidea emateko ez behintzat! Egun batzuk aurrerago EAJren jarrera ezagutu genuen, proposamenarekin ezadostasun sakonak zituela plazaratuz. Orain ulertzen dugu 26 urteotan EAEn ikasleen gehiengoa euskara ezagutu gabe gelditzearen atzean zein politika eta zein alderdi egon den. Aski da, ez dugu beste 25 urtetan belaunaldi berriak euskara ezagutu gabe bizitzera kondenatuko duen politikarik onartuko. "

Ona hemen nire salaketa berri honi, non geratzen da gure kultura, euskal curriculumaren saiakera?

Nire ustez, Euskal Curriculuma sortzea funtsezkoa da, hezkuntza sistema bat definitzen duen elementu garrantzitsuena baita.

Aniztasuna = Errespetua



Hemen uzten dut Hezkuntzari buruzko beste blog batean aurkitutako aniztasunari buruzko bideo bat. (http://www.blogak.com/hatb/).

Bideo honek, indioen pentsakera aztertzen du. Nola euren kultura, mundua begiratzeko era... defendatu duten gaur arte. Bideoaren narratzaileak dioenez bakoitzaren identitatea mantentzeko gerla ez da inoiz amaitu behar, eta gaurko egungo egoeran, geroz eta kultura gehiago elkarbizitzan diardutenez, bestearen identitatea errespetatu eta gurea bultzatu behar dugu.

Aniztasuna ez da kultura bat zapaltzeko erabili behar, baizik eta kultura guztiak errespetateko eta elkarbizitzeko.

Hezkuntzaren helburuak

Hona hemen Wikipedian Hezkuntzari buruzko artikuluan aurkitutako testua. Hezkuntzaren helburuei buruz hitz egiten du eta interesgarria irudi zait hemen argitaratzea:

Hasierako hezkuntzaren helburua honakoak dira:

* Pentsamenduaren estrukturazioaren, sortzeko gaitasunaren, espresio pertsonalaren formen eta ahozko komunikazio eta komunikazio grafikoaren prozesua sustatzea.

* Sentso-motorran, aldarrikapen ludiko eta estetikoan, kiroletan eta artean, hazkunde sozio-afektiboan eta balore etikoetan haurren hazkunde prozesua hobetzea.

* Integrazio sozialean, taldeko elkarbizitzan, solidaritatean eta kooperazioan, eta ingurumenaren kontserbazioan ohiturak estimulatu.

* Hezkuntza instituzio eta familiaren arteko lotura indartu.

* Desberdintasun fisiko, psikiko eta sozialak aurreikusi eta hauetaz arduratu. Hauek orden biologiko, nutrizional, familiar eta ingurumenean oinarrituak egoten dira.

lunes, 29 de diciembre de 2008

Hezkuntza antolatu behar da

Hona hemen bideo bat:



Adibidez, noiz ikasi irakurtzen? Zer gai da bestea baino garrantzitsuagoa? Honetarako antolakuntza bat behar da. Ikasleen ideiak jasotzea garrantzitsua da, euren kontzeptuak hobetuz eta sakonduz.

Umeen ikaskuntza antolatu egin behar da. Haurtzarotik, umeek dituzten ideia eta kontzuptuak zuzendu egin behar dira eta aldi berean ikasten irakatsi behar zaie. Kontutan eduki behar da, emeen garapen ebolutiboa eta euren ikasteko erritmoa bakoitzak berea baitu.

Joku tradizionaletan ere... didaktika!!


(Klikatu haunditzeko)

Nire iritziz, ez da beti liburuekin ikasten. Kasu hau adibidez jarrita, ikusi daiteke jokatuz ere ikasi daitekeela, adin horretan bereziki. Haurreskolan, jolasen laguntzaz erlazionatzen dituzte gauzak, beraz jolasetan didaktika erabilita beraiek ez konturatu arren beren inteligentzia garatzen ari dira.

Modu honetan, irudian ikusi daitekeen moduan, jolastuz eta euren artean erlazionatuz, arazoak konpontzen ikasten dute.

Bideo-Curriculuma

Gaur egun, paperean dugun Curriculuma modaz pasa da, orain bideo-curriculuma dator. Zeinbait udaletxek badute jada aukera bertan bideoa sortu eta internetera igotzeko, bestela beti izango dugu Youtubera bideo bat igotzeko aukera.

Hona hemen adibide bat:


Ideia oso ona iruditzen zait, bideoari esker izaera ikusi daiteke, mugitzeko era, gogoak... argi dago lan postuaren bila bazabiltza eta bideo-curriculuma bidaliz gero enpresaren atentzioa behintzat, lortuko duzula.

Joku Didaktikoak Online

Zer dira Joku Didaktikoak Online?
Ikasiz jokatzeko jokuak dira, interneten ditugu online eta debalde. Tresna ahaltsua dugu ikasketarako.

Betidanik jokuak erakusteko helburuarekin jaio dira. Geroz eta gehiago gazteek bisualki jolasten dute eta teknologia berrietan murgilduta daude. 2005ean, adibidez, 14-18 urte bitarteko gazteen %69,4ak erabiltzen zuten internet jolazteko.

Hori dela eta interneten hainbat Joku Didaktikoen webgune bilatu ditut, adibide gisa:
http://www.pipoclub.com/webonline/webonline.htm
http://www.dibujosparapintar.com/juegos_ed_logica.html
http://www.truskylandia.com/truskyjuegos/Truskyjuegos.htm

Baita ere, irakasleek, jokuak sor ditzazkete didaktikoki ikasitakoa praktikatzeko. Adibide gisa interneten aurkitutako bideo hau:

lunes, 8 de diciembre de 2008

Didaktika, atzo eta gaur.

Bideo honetan historiako pentsalarien irakaskuntza eta didaktikari buruzko pentsaerak agertzen dira. Nire ustez bideoan agertzen den konparaketa da aipagarria:

Nori irakatsi? Ikasleari
Gaur: Nork ikasi? Ikasleak

Nork irakatsi? Irakasleak
Gaur: Norekin ikasi? Irakaslearekin

Zertarako irakatsi? Helburua
Gaur: Zertarako ikasten du ikasleak? Helburua

Zer irakatsi? Ikasgaia
Gaur: Zer ikasten du ikasleak? Ikasgaia

Nola irakasten da? Metodoa
Gaur: Nola ikasten du ikasleak? Metodoa

Ondorioa: Gaur egun ikasleak hobeto ikasteko laguntza da irakaslea.

Etorkinak; aniztasuna eta elkarbizitza

Jarraian Hikhasi.com webgunean aurkitutako artikulu bati buruz hitz egingo dut. Artikulua http://www.hikhasi.com/artikulua/932 helbidean irakurri daiteke.


2000-01 ikasturtean Hego Euskal Herrian 6.469 ikasle etorkin zeuden; EAEn ikasleria osoaren % 1,8 ziren eta Nafarroan %2. Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 2003-04 ikasturtean EAEn ikasleria osoaren %3,13 osatzen dute etorkinek. Kopuru horiek ugalduz doaz, eta asko gainera; EAEn %47 igo da etorkinen kopurua azken ikasturte honetan. Egoera horrek planteamendu berriak egin beharra ekarri du eskoletan


Kontutan eduki behar dugu artikulua 2004koa dela, gaur egungo datuak aldatu egin dira baina igotze prozesu hori eten gabe. Gaur egun eskoletan etorkinak %30-a dira. Ikusi dudan moduan, nonbait, 2007 Eusko Jaurlaritzak jarritako muga (http://medios.mugak.eu/noticias/noticia/103901).

Eta etorkinei buruz hainbat galdera sortzen dira:

  • Erraza da erlijio eta kultura guztiak errespetatu behar direla esatea, baina zer gertatzen da neska musulmanek soinketako eskoletara ez direla joango esaten dutenean?
  • Erraza da jatorrizko hizkuntza errespetatu behar zaiela esatea, baina zer gertatzen da hona etorri eta euskararik ikasten ez badute?
  • Erraza da etorkinak etortzearen alde gaudela esatea, baina zenbat aldiz entzun dugu lana kenduko digutela eta hobe dela gehiegi ez etortzea?
  • Erraza da eskola haur guztiak onartzeko prest dagoela esatea, baina nahiago dugu ikasle horiek beste bati egokitzea.
Artikulu honetan galdera hauek botatzen dituzte baina nire ustez ez dugu aniztasuna puntu negatibotzat hartu behar. Aniztasunak eragin positiboak ditu ikaskuntzan, adibidez, umeek txikitatik ikasten dute besteen kulturak errespatatzen eta ezagutzen.

Baina jatorrizko kultura galtzeko beldurra ere sentitzeko joera dugu. Horregatik agian Eusko Jaurlaritzak jarritako muga hori. Euskal Herrian euskara eta euskaldunon kultura mantentzeko zailtasunak izan ditugu betidanik eta gaur, lurralde aberatsa garenez etorkinez josita aurkitzen gara, beraz beldurra dugu gure oraindik ahula den hizkuntza, zapaldua izateaz.


San Francisco Unibertsitatean dagoen grafitia.

domingo, 30 de noviembre de 2008

Bologna

Bologna Prozesuaren oinarriak:

Prozesu honen oinarriak 1957 urtetik datozkigu. Urte horretan Europako Hezkuntza Markoa definitzea proposatu zen. Hala ere, prozesu berri honi 1998an Sorbonako Deklarazioan ematen zaio hasiera. 1999an Bologna Deklarazioa sinatzen dute Europar Batasunako herri guztiek. Hurrengo urteetan sarrera eskatu zuten hainbat herrik. 2001ean Pragako goi-bileran Goteborgeko ikasle deklarazioa eta Salamancako errektoreen deklarazioa kontutan hartuz, 29 herrialdek sinatzen duten akordioa plazaratu zen. 2010erako prozesu guztiek bukaera izan behar dute, justuan ZSAOk edo Zerbitzuen Salerosketarako Akordio Orokorrak definitzen duen momentuan. Honek ZSAO-Bologna erlazioaren lehen ideia bat ematen digu, baina ez da bakarra eta kasualitatea izan zitekeela ere argudia dezakete sinatzaileek.

Helburuak

Koherentizazioa Europar estatuen goi mailako hezkuntzaren koherentizazioa eta homogeneizazioa bilatzen du. Hau da europar mailan goi hezkuntzan ezarritako helburuak, ikasketa bideak, moduak, ebaluaziorako tresnak; irizpide komunen eta homogeneoen inguruan antolatzea bilatzen da.

Homologazioa Europar mailako titulazio homologagarrien sistema bat ezartzea bilatzen du. Italiar estatuaren titulazio bat Alemanian baliogarria izateko, eta alderantziz, bideak jartzea.

Ikasle eta irakasleen mugikortasuna EBren helburuetako bat, langileen eta kapitalaren mugikortasuna lortzea da, barne merkatua ahalbideratzeko. Ikasleen eta irakasleen mugikortasuna da bide horretan planteatzen duten lehenengo pauso praktiko inportantea. Ikasle masak mugitzea, langileak mugitzea baino bide errazagoa da. Honen harira sortu zen duela hainbat urte Erasmus delako plana, Europa barruan ikasleen mugikortasuna ahalbideratzeko.

Unibertsitate eredu anglosaxoierantz abiatzea eredu anglosaxoiaren arabera, unibertsitateak bi mailatan banatzen dira: batetik, elitearen unibertsitate pribatuak daude eta bestetik, unibertsitate publikoak, ikasleriaren gehiengoari bideratuak. Etorkizunari begira, lehen mailako unibertsitatea egoteak bigarren mailako unibertsitatean egoteak baino garrantzi gehiago hartzendu eredu honen arabera. Lehengo horiek dira prestigioaren ikurrak. Ikasleen onartzea edo ez onartzea jatorri ekonomiko eta sozialaren arabera arautzen dute. Azterketa pribatuak antolatzea ere ohikoa izaten da, elkarrizketen bidez hori horrela dela ziurtatzeko. Gainerakoak bigarren mailako unibertsitateak dira, hauen arteko mailaketa ere bultzatzen delarik. Bologna prozesuak unibertsitate mailaketa eragiten du

Nire ustez, prozesu honek, ingelesari eta hizkunde boteretsuei ematen die lehentasuna, batez ere masterretan etab. Horrela, euskara bezalako hizkuntza baztertua eta minorizatuak ez lukete inolako aukerarik izango hizkuntza-unibertsitarioak izateko, eta gutxiago gaur egungo panoraman. Hezkuntza aldatu behar da, noski. Baina ez horrela. Gainera gauzak behetik gora egitearen aldekoa naiz ni, eta ez alderantziz.

Iturria:
http://www.gaztesarea.net/info/edukia.php?id=681&alea=1

Zer da Aniztasuna?

Interneten bideo hau aurkitu dut aniztasunari buruz:



Bideo hau blogera igo dut aniztasunaren definizioa ongi azaltzen duelako. Nire ustez gaur egun aniztasun handiko munduan bizi gara. Pertsona ezberdinak leku berean elkarbizitzen dugu, nahiz eta ideia, iradokizun, kultura, zaletasun.... ezberdinak eduki. Azken finean gizakiok berdinak gara, ezberdintasun horiek izateagatik.

Aniztasuna ez da ikuspegi bakarra, baizik eta plurala. Ikuspegi aunitz gauza bakarrerako.

Hurrengo bideoan ere kontzeptuaren definizioa aztertzen da.

Nire iritziz agertzen den trenak gure mundua irudikatzen du, hots, denak tren berdinean goaz baina horren desberdinak gara... Nahiz eta askotan bide berdina jarraitu bakoitzaren errealitatea oso ezberdina izaten da. Pertsona bakoitzak bere bizitza pertsonala du baina denok burbuila berdinean bizi gara. Adibidez artea ez litzateke ezer izango artisten artean aniztasuna egongo ez balitz.

Aipagarria da Asiako kulturan dauden ohiturak adibidez, Europan modan jarri direla, beraz konturatu gabe aniztasuna gure ohitura eta zaletasunetan nabari da.


domingo, 23 de noviembre de 2008

EuskalBar.

Zer da EuskalBar?

Interneteko nire nabigatzailean instalatzen den euskarazko baliabide barra bat. Euskalbarrek hitzak itzultzen laguntzen du euskaratik ingelesera, frantsesera eta gaztelaniara, eta ingelesetik, frantsesetik, gaztelaniatik eta latinetik euskarara.

Firefox nabigatzailean soilik instalatu daitekeen tresna-barra dugu Elhuyarren tresna teknologiko hau.



Nola intalatu?

Nabigatzailean EuskalBar instalatzeko Firefoxekin http://www.euskalbar.eu/ webgunean sartzearekin nahikoa da. Bertan badago "Nola instalatu" atala azalpenarekin.

Euskalbarren 3.2 bertsioak honako hiztegi eta baliabideak kontsultatzeko aukera ematen du:
Euskalterm, 3000 Hiztegia, Elhuyar, Morris, Open-tran, Hiztegi Batua, Adorez sinonimoak, UZEI sinonimoak, ItzuL posta zerrenda, Harluxet, Wikipedia, Mokoroa, Intza, Eurovoc, Bergarako hiztegia, Eraduzko Prosa Gaur, ZT Corpusa, CorpEus, Opentrad, XUXENWeb, Elebila...

Tresna honetan gehien erabiltzen ditugun hiztegiak botoi-azkar moduan jarri daitezke eta aukera gehiago "Aukerak" botoian.

Hona hemen aurkitutako bideo bat. Bertan EuskalBarren egin daitekeenaren adibidea erakusten da:



Edozein momentutan euskararen edozein kezka argitzeko balioko digu tresna honek.

Adibidez, Euskalterm zerbitzua oso egokia iruditzen zait, euskarazko edozein hitzari dagokion terminologia zehatzean (administrazioan, informatika mailan, historian, erlijioan, arte ederretan...) nola esan beharko litzatekeen jartzen baitu, eta irakaskuntzarako oso egokia izan daiteke.

Oso tresna ona dela pentsatzen dut, gomendagarria eta gainera doainik lortu dezakeguna. Egia da badaudela milaka webgune hiztegiekin bana tresna honek dena batean edukitzko aukera ematen digu. Berrikuntzak daudenean automatikoki berrituz eta eguneratua mantenduz.

Euskal Curriculuma.



Unibertsitatea.net webgunean aurkitutako Ruben Iglesias gaztearen sarrera bat aipatuko dut. Bertan Euskal Curriculumari buruz kontzeptuak argitzen ditu.

Hona hemen helbidea: http://www.unibertsitatea.net/blogak/iglesias/

Hasteko Curriculumaren hainbat definizio aztertzen ditu:

J.M.Duart: “Nazio baten curriculuma, irakatsi nahi denaz abiatzen da. Gutxieneko edo oinarrizko edukiez; nola irakatsi nahi den, teoria pedagogiko bat edo batzuk alegia. Eta batez ere, etorkizuneko herritarra (herria) nolakoa nahi dugun izatea.”

E. Bachii: “ Curriculuma, instituzioen bitartez, gizatalde desberdinei garaian-garaiko ezagutza eta ideiak hautatu, antolatu eta transmititzea helburu duen prozesua da.”

Gimeno-Sacristan: “kultur eduki horiek interpretatzeko era bat da... eta gainera, ikuspegi hori gero eta gehiago azpimarratzea komeni da.”


Nire ustez, Curriculumak galdera hauei erantzuten die: Zer irakatsi?, nola irakatsi?, noiz irakatsi?, zer, nola eta noiz ebaluatu?. Berriak "Historiaren euskal curriculumari dagokionez, auzia zera litzateke, derrigorrezko eskolaldian ikasleei historiarekin loturan zer eduki transmititu behar zaizkien, zeintzuk prozedura irakatsi eta nolako balioak azaldu." dio. Kontu horrek hainbat arlo teoriko eta praktiko ukitzen ditu, eta ez da erraza guztiak lotzea. Beraz, esan beharra dago curriculuma ikasturte baten jarduerak planifikatzen dituen diseinua dela. Modu honetan, curriculumak ikasleen formakuntza ahalegiteko momentuan, landu beharko ditugun arloak aurreikustea laguntzen digu.

Jarraitzeko Euskal Curriculuma aztertzen du:
Euskaldunok, Euskal Herriaz ez ezik munduaz dugun ikuspegiaren irudikapena da. Euskal Herrirako prestatzen den kultur ibilbidearen hautaketa da, hau da, Euskal Herriko ikasleek, gizabanako eta gizartekide gisa, beraien garapen osoa Euskal Herrian eta mundu zabalean bizitzeko gaitasunak lor ditzaten.
Nire ustez, Euskal Herriak hezkuntza sistema nazionala behar du, euskara eta euskal kultura oinarri duen hezkuntza bat.

Amaitzeko Euskal Herrian zentratu egiten da
  • Garrantzitsua da Euskal Curriculuma antolatzea, Euskal Herria bera, euskal identitatea, euskara eta euskal kultura bizirik irautea nahi badugu, gure nortasunaren ezaugarriak transmititu, biziberritu eta garatzeko erronkei heldu behar diogu.
  • XXI. mendeko ikaslea prestatzea: euskal kulturatik abiatuta dagokion errealitatean modu egokian bizitzeko beharrezko konpetentziak bereganatuz.
  • Euskal curriculumak euskal herri alienatua bere egoera nazional menderatu eta besterendu horretatik ateratzeko hezkuntza-jarduna izan beharko luke.
Legediak eskaintzen dituen aukerak eta lurralde desberdinetako sostengu soziopolitikoak ez dira berdinak Euskal Herri osoan, alegia, EAEn, Nafarroan eta Iparraldean.

Ondorioz, euskal curriculuma indarrean jartzea ezingo da berdin gauzatu Euskal Herri osoan, eta soluzio desberdinak bideratu beharko dira.

domingo, 16 de noviembre de 2008

Moodle. Ikastaroak Online.

Zer da Moodle? Ikastaroak online egiteko plataforma librea.

2 aukera daude:

  1. Moodle webgunean sartu eta softwarea jaitsita ikastaroa diseinatu
  2. Sortuta dauden ikastaroetan parte hartu

Abantailak/ezaugarriak:

  • Doainik da
  • Internet eduitzearekin nahikoa da
  • Irakaslearekin kontaktua jarraitu
  • Ikasleekin hitz egiteko foroak
  • ...

moodle.org webgunean dago informazio guztia eta bertan moodle euskarazko ikastarora sar gaitezke baita ere, izena ematearekin nahikoa da!!

Hona hemen YouTuben aurkitutako bideoa Moodle-i buruz (gazteleraz):

Nire iritziz honek abantaila asko dauzka irakaskuntza mailan. Ikasle batek nahi duenean eta nahi duena ikasteko aukera ematen baitu. Gaur egungo bizitzan askotan, lana dugula eta, edo jardueraren bat badugu... ikasteko denborarik gabe geratzen gara. Moodlei esker arazo hau konpondu egiten da.

Aproposa iruditzen zait blog honetan MOODLEi buruz hitz egitea, teknologia berri eta erabilgarria baita.

Esan beharra dago geroz eta gehiago erabiltzen den plataforma bat dela. Gaur egungo EHUko irakasle batzuk jada hasi dira apunteak bertan uzten, edo ikasgairen bateko lanen bat bertan proposatzen.

Hona hemen adibide batzuk:

domingo, 9 de noviembre de 2008

Ongi Etorria

Kaixo! Maite de Cruz naiz eta blog hau ireki berri dut.

Arte Ederretan lizentziatua naiz, Astigarragatarra eta 23 urte ditut.

Blog honetan Hezkuntza eta Antolakuntzarako aurki ditzazkegun teknologia berriei buruz hitz egingo dut. Interneten aurkitutako artikulu, bideo, argazkiak... igoko ditut, denon artean teknologia berria hauek aztertzeko.

Honi esker, eta IGZtan gauden ikasleen blogei esker, gai honi buruzko informazio zabala edukiko dugu, beraz espero dut esperientzia ona izatea.

Mila esker.